
Ikasturte hasiera 2020 - 2021
Ikasturte hasiera
Klaseak irailaren 7an hasten dira.Irailaren 7,8 eta 9an klaseak goizeko 08,30etik 12:50era izango dira.
Autobus zerbitzua
Aurreko puntuan aipatu egunetan autobusak ohiko ibilbidea egingo du, ikastetxetik 13:00ean aterata. Ez da egongo mantenu erdiko zerbitzurik.
Goizeko eta arratsaldeko lanaldiak
Irailaren 10ean hasiko dira klaseak goizez eta arratsaldez eta baita mantenu erdiko zerbitzua ere
Guraso bilerak
Lehen Hezkuntzako guraso bilera irailaren 2an izango da.
17:00ean tutoreekin geletan.
Liburuak
2019-2020 ikasturterko liburu zerrenda deskargatu ezazu
Tutoreak
Ordutegiak
Goizez
Klaseak 08:30etan hasten dira eta 12:50etan bukatzen dira
Arratsaldez
15:00etan hasi eta 17:00etan bukatu.
2020-2021 urteko egutegia
Lehen Hezkuntzako etapa
- Irakasle talde egonkor eta aditua du.
- Eleaniztasun programa bat garatzen du. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik hasita B ereduan (Euskara eta Gaztelera) lan egiten dugu, alemana ahaztu gabe. Aipatu atzerriko hizkuntza honen irakaspena indartu egiten dugu 1.mailatik 4.era Giza Zientziak ere alemanez irakatsiz.
- Ingelesaren irakaspena LHko 5.mailan hasten dugu.
- Formazio intelektualaz gain, kezkatzen gara ikasleek bestelako hezkuntza bat ere izan dezaten pertsona askeak, bizizaleak, sortzaileak eta kritikoak izan daitezen eta era horretara honako baloreak defenda ditzaten: elkartasuna, aniztasunarekiko nahiz indibidualtasunarekiko begirunea, lanerako eta hobetzeko izpiritua, autoestimua, askatasuna eta ardura.
- Haurraren garapen unea errespetatzen dugu, ikasbide berriak barneratzeko duen erritmoa zein bere behar bereziak, norberaren beharretara egokituz.
- Gurasoekiko harremana asko zaintzen dugu, hau elkarrizketan eta gertutasunean oinarritu dadin. Guretzako ezinbesteko ezaugarria umearen garapen on baterako.
- Instalazio modernoak ditugu, gaur eguneko irakaskuntza ereduei egokituak: WIFIa ikastetxe guztian, interneterako sarbidea eta arbela digitalak geletan, liburutegia, ludoteka, Informatika gela, erabilera anitzeko gela, gimnasioak, kirol desberdinetarako zelaiak, belar artifizialeko zelaia …