Academica. Diploma Dual

2019-20ko ikasturtetik aurrera “Académica Diploma Dual” proiektuan izena eman du gure eskolak, hiru helburu nagusi dituen eta gure ikasleek ingeles hizkuntzan maila bikaina lor dezaketen egitasmoa:

Hizkuntza murgilketa

% 100ean ingelesez garatzen da programa, baina hizkuntza ikastetik askoz ere haratago egiten du. Ikasleek ingelesez pentsatzen eta lan egiten dute, eskola magistraletan parte hartzen dute eta egunero komunikatu daitezke bertako irakasleekin, Live Sessions direlakoetan parte hartzen dute beste ikaskideekin batean, eta azken buruan, ingelesez ari izaten dira modu autonomoan, beren buruarekiko konfiantza eta trebetasuna emendatuz.

Teknologia murgilketa

Ikaskuntza digitalerako teknologia aurreratuenak behar bezala erabiltzen ikastea dakar teknologia murgilketak. Ikasleak zeregin aktiboa du, bere ikaskuntza erritmoa zehazten du, bere ezagutzen eraikuntzaren erantzulea da, eta bere prestakuntza prozesuaren protagonista. Pentsamendu kritikorako gaitasuna, ikertzeko trebetasunak eta informazioaren aurreko analisia garatzen ditu hezkuntza birtualak. Ikasleek era aktiboagoan eramaten dute burura beren ikasketa prozesua, irakaslearen eskolak jasotzeaz gain informazioa bilatuz, gogoeta eginez eta nola bakarka hala taldean egiten dituzten jardueren bidez ikasten baitute.

Diploma duala

Diploma honekin, ikasleak bere ingeles maila hobetzeaz gain, amerikar Batxilergoa prestatzen du, honen konbalidaziorako beharrezko diren 24 kredituak jorratzen baitira.