Safer Internet Day lehiaketako finalistak gara

2.DBHko ikasleek Safer Internet Day lehiaketan parte hartu dute lehenengo aldiz.  Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak egin du deia, Europar Batasuneko Safer Internet Programa barruan eta Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna delakoaren barruan.

Interneten eta teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua  umeen eta nerabeen artean sustatzea du helburu lehiaketak. Horretarako Teknologiako klasean  hainbat bideo sortu dituzte gure ikasleek eta hauek aukeratuak izan dira! Gure proiektuak laguntzeko eman “like”a Youtuben!

Errealitatea VS interneta 

Are you aware? Check it out 

 

 

Maiatzaren 10ean ospatuko den jardunaldian irabazleak ezagutuko ditugu eta sari banaketa izango da.

Bitartean, ez ahaztu gustukoen dituzuen proiektuei laguntza emateaz eta eman zuen “like”a Youtuben!

Zorionak gure ikasleei!!