Olinpiada matematikoa

Apirilaren 27an gure 6.LH eta DBHko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Udaberriko Lehiaketa Matematikoan parte hartu zuten. Gure ikastetxean lehengo fasea gainditu ondoren EHU-ko Zientzia eta Teknologia kanpusean bigarren fasea egin zuten.  Parte hartutako ikasle guztiak zoriontzea gustatuko litzaiguke. Oso esperientzia polita izan da, laster errepikatzea espero dugu!