LegoGalaxys: lehenengo saioa

First Lego League Junior

Gaur bertan, 25 ume (Lehen Hezkuntzakoak) bildu ditugu “First Lego League Junior” proiekua martxan jartzeko.

Aurkezpenak aurrera eraman ditugu elkar ezagutzen hasteko. Gehienek lotsaturik hitz egin dute bere burua aurkezteko garaian.

Urduritasuna eta zirrara airean.

Imaginazioa botatako erantzunetan.

Ilusioa eta gogoak.

Horiek izan dira gaurko saioak izan dituen osagaiak.

Taldeari izena jartzeko tartea iritsi zaigu. Proposamen guztiak idatzi eta bozkatu gustukoak.

Gure taldea: LegoGalaxys

Gure erronka bigarren saiorako: gure desafioa aukeratu eta lanean hasi.

Gaurko landutako balorea: “Todas las ideas son válidas”



2019/01/23