Eguraldi txarrari aurpegi on!

LH 3. Eta 4. Mailakoek gaur irteera izan dugu Ezkio Itsason dagoen Igartubeiti baserrira. Bertan, gure arbasoen bizimodua eta historia ezagutzeko aukera izan dugu. Sagardoaren prozesua ezagutu eta Handia filmaren sekretu batzuk ere kontatu dizkigute!

Ondoren Ordiziako plazara joan gara bazkaltzera eta jolastera, orain oporrak hasteko desiatzen!