Apirilak 28 eta 29 denok Tabakalerara gure ikasleen lanak ikustera!

Martxoa eta apirila hilabete bereziak izan ziren LH5 eta 6. mailakoentzat.

TABAKALERAra joateko aukera izan zuten gizarte ikasgaiarekin lotuta dauden proiektu txikiak aurrera eramateko.

Han, UBIKen, gustura ibili ziren lan eta lan. Nahiz eta goizeko irteerak izan, ondo aprobetxatuta egon ziren.

LH5.mailakoak Erdi Aroko eta Aro Modernoko teleberriak sortuz aritu ziren lanean eta LH6.mailakoak, emakume apartei buruzko liburuak egitez.

Dena den, proiektuak behin amaituta, gonbidatuak zaudete ikasleen lanak ikusteko. TABAKALERAn ikusgai egongo dira.

Anima zaitezte eta etorri!!