Amets bat LH5

Errealak bere harrobiko gazteei hurbildu nahi die taldea, haurrei. Horretarako sortu zuen, hain zuzen, “Amets Bat” ekimena. Ekimen honi esker, Gipuzkoako ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek aukera izaten dute Zubieta ezagutzeko eta atzo, apirilak 11, asteazkena, proiektu honen eskutik, han izan ginen.

Nahiz eta eguraldia txarra egin oso ondo pasa genuen eta ikasleek izugarri disfrutatu zuten Zubietako txoko guztiak ezagutzen.

Arratsaldean berriz, aquarium-era joan ginen .

Blai baina pozik!

Errealeko fundazioak egindako argazki eta bideoak ikusi nahi badituzue hemen dituzue loturak:

BIDEOA: https://fundazioa.realsociedad.eus/eu/f/News/Details/bikain-pasatzen-dute-1

ARGAZKIAK: https://fundazioa.realsociedad.eus/eu/f/Galerias/Detail/1567