3D proiektua

Hilaren 8an, osteguna LH 4.mailakoak Iruneko FPko institutura joan ginen proiektu batean parte hartzera. Lehenik gure ikastetxera etorri ziren proiektuaren berri ematera eta ipuin bat kontatu ondore, antzerki batzuk prestatu eta maketa bat egin genuen.

Irunen guk egindako maketa 3Dn inprimatu genuen, baina askoz ere gauza gehiago ere ikusi genituen: egurra nola landu, dron-ak nola programatu eta eraiki..

 

Oso erakargarria izan zen guztiontzat.