Martxoaren 20tik 22ra bitartean, LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoek Bide Hezkuntzako ikastaroa izan genuen Angel, Maite eta Raquel udaltzainekin.
Oso ondo esplikatu zizkiguten zenbait gauza: oinezkoak nola ibili behar garen, kalean kotxeekin izan behar dugun ardura, zenbait seinale ezagutu eta batzuk bizikletaz ibiltzeko aukera ere izan genuen.
Asko ikasi genuen eta gainera oso dibertigarria izan zen!