
Salida a Zuloaga txiki
Zuloaga Txikira irteera
Ostiralean, urriak 16an, Zuloaga txikira joan ginen 2.mailako guztiak. Bertan, tailer desberdinak egin genituen: kandelak egin, paperezko tximeleta bat, forma desberdinetako irudi batzuekin jolas moduko bat, erleen domino erraldoi bat eta azkenik, erletegira joan ginen erleak ikustera.
Lan egin genuen, baina baita jolastu ere, bertan parke handi bat zegoen eta primeran pasa genuen.
Etxera neka-neka eginda iritsi ginen.