ZERAIN

5.mailako ikasleak Zerainera joan ginen aterpetxe batetara. Iritsi bezain laister, “Burniaren mendira” joan ginen. Izenak dioen bezala, mendi honetan burnia uztiatu zen duela urte asko. Kaskoak buruan jarri genituen eta mendian barrena sartu ginen. A ze lan gogorra zuten garai hartako gizon eta emakumeek!

Mendi buelta bukatu baino lehen, ehun urte baino gehiago dituen zerrategi batetara joan ginen. Uraren laguntzaz zerrategia martxan nola jartzen den ikasi genuen.

Hurrengo egunean, Zeraingo museoa bisitatu eta herriko bolatokian jolasten aritu ginen. Bai dela zaila boloetara jokatzea