
Salida al Palacio del Hielo
TXURI-URDIN
Pasa den ostiralean, otsailak 12, Txuri-Urdinera jaitsi ginen. Giro ezin hobea izan genuen nahiz eta hotz handia egin.
Hara iritsi eta hamaiketakoak jan ondoren, barrura sartu ginen. Aldageletan patinak eta kaskoak ipini, motxilak txukun utzi eta ……. Aurrera!! ziztu bizian pistara atera ginen.
Monitoreekin ordu oso bat egon ginen. Ipurditakoak ikusi izan genituen, baita abiadura handiko lasterketak ere.
Denbora amaitu zitzaigunean dena bueltatu eta eskolarantz abiatu ginen. Nolako izerdia bota genuen aldapa gora igotzen!! Hotza? Nork esaten du hotzez geundela?