Salida a Plaiaundi 1º EP

> Portada > Salidas > salida a Plaiaundi

LH 1 PLAIAUNDIRA

 

Lehengo ostiralean, urriak 16, Lehen Hezkuntzako haurrak Plaiaundira joan ginen. Han bertan, bi taldetan banaturik bisita hasi zen. Batzuk etxean bertan gelditu ginen azalpen bat jasotzen, gero ikusiko genituen hegaztiak ezagutzeko. Besteak, bueltatxo bat ematera joan ginen bertako monitore batekin eta hegazti asko ikusi eta bereiztu genituen: kopetazuri, basahatea, ubarroia, lertxuna… Ondoren, etxean gelditu zirenak, bueltatxo bat ematera joan ziren eta alderantziz.

Txangoaren bigarren ekintza, itsasontziz ibiltzea zen eta asko gustatu zitzaigun. Balearen istorioa antzeztuz itsaso zabalera irten ginen eta olatuekin beldur pixka bat pasa ere..

            Bazkal ondoren parke polit batetara joan ginen eta primeran ibili ginen. Berriro beste toki batetara joateko prest gaude!!!