OIASSO MUSEOA
Urriaren 13an LH 2.mailakoak Irunera joan ginen autobusez eta bertan Oiasso museoa ezagutu genuen. Bi gela banatu eta batzuk museoa goitik behera aztertzen genuen bitartean, besteak tailer batean egon ginen.
Museoan Erromatarren garaiko bideo bat ikusi genuen eta ondoren 3 dimentsiotako joko batean parte hartu genuen, garai horretako etxe bat goitik behera aztertzen.
Tailerrean, ordea, Egiptoko jeroglifikoak deszifratzen eta idazten ikasi genuen eta oparitxo moduan bakoitzak etxera eraman zuen bere izena egiptoarrez idatzia, etxekoek jartzen duena asma dezaten!
Ondoren, parkera joan ginen, bazkaldu eta jolastera! Primeran pasa genuen!