LOIOLA AZPEITIA LH 6

Urriaren 10ean LH 6. mailako ikasleek goizeko bederatzietan autobusa hartu eta Loiolara, Azpeitira, joan ginen. Bertan Loiolako Basilikatik gertu zegoen aterpe batean ostatu hartu eta gelen banaketa egin genuen.

Ondo bazkaldu eta askari gozoa hartu aurretik, irakasleek joko desberdinak antolatu zituzten etxeko zereginak banatzeko asmoz. Horrela, jolas bakoitzean irabazten zuen taldeak, burutuko zuen zeregina aukeratzeko aukera izan zuen.

Arratsaldean, Loiolako Basilika inguruan bueltatxo bat eman eta aterpera itzuli ginenean, hamaika jolasetan aritzeko aukera izan genuen. Ondoren, ondo afaldu eta oheratu aurretik, beste hainbat jolas berri ikasi genituen.

Goizean, Loiolako Basilikan sartu ginen eta bertako edertasuna miretsi genuen. Ondoren, Ingurugiro Etxea museora hurbildu eta dinosaurio itxura zuten txirristetan ibili ginen! Errota polit bat ikusteko aukera ere izan genuen eta guretzat martxan jarri zuten!

Aterpera itzuli, bapo bazkaldu eta motxilak prestatzen bukatu beharra zegoen. Ondoren, altxorra jolasaren saria guztion artean banatu eta autobusaren zain gelditu ginen.

Primeran pasa dugu eta horrelako irteerak ikaslagunak hobeto ezagutzeko aukera ematen digute.

Hurrengo arte!