LESAKA LH 4

Irailaren 29an, LH 4. mailako ikasleak bazkal ondoren, autobusa hartu eta Bertiz-eko Ingurumen Interpretazio Zentrora joan ginen. Bertan, naturaren azalpen zentroa ikusi genuen, baita parkeko audiobisuala eta maketaren azalpena ere. Azkenik, pista joko batean aritu ginen taldeka. Oso dibertigarria izan zen.

Ondoren, Lesakako ”Matxinbeltzenea” Mendi Aterpera joan ginen. Oso urduri geunden gelen banaketa zela eta, baina denok gustora geratu ginen.

Ondo afaldu, ondo gosaldu eta hurrengo egunean Igantziko herrirantz abiatu ginen. Han herriko festak ziren eta zorte handia izan genuen, puzgarriak, zezen mekaniako,... zeudelako. Asko ibili ginen mendian, baina gustora asko.

Motz geratu zitzaigun egonaldia, denok egun gehiago egoteko gogoz geratu ginen, Oso ondo pasa genuen eta