Kontzertu pedagogikoa
Lehengo astean, azaroak 25ean, eskolatik atera eta Egiako Musika eskolarantz abiatu ginen.
Hamaiketakoak jan ondoren, aretora jaitsi eta musikariek segituan hasi ziren emanaldiarekin. Primeran pasa genuen gauza berriak ikasten musikari buruz (tinbrea, intentsitatea, garaiera, erritmoa, …) eta barre eginez.
Gainera, orkestra zuzentzeko aukera eman ziguten. Hau zoramena!!
Saioa amaitu eta autobusera berriro. Azkeneko ordua ematea tokatzen zitzaigun…