
Kontzertu pedagogikoa LH1
KONTZERTU PEDAGOGIKOA
Lehengo ostiralean, urriak 9 lehenengo mailako ikasleak kontzertu pedagogikora joan ginen. Eguiako Musika Eskolara iritsi eta zirkuko musika bat jarraituz, areto nagusira sartu ginen. Bertan hainbat musika desberdin entzuteko aukera izan genuen zirkuko irudi batzuk ikusten genituen bitartean: bala gizona, elefanteak, malabaristak…
Oso gustura egon ginen eta musikaz aparte, asko gustatu zitzaiguna Joxelontxoren burutazioak izan ziren: bala gizonarena egitea, edo soka baten gainean oreka mantendu nahian ibiltzea, bere lehoitxoari salto eginez aritzea…
Horrelako kontzertuetara berriro joateko prest gaude!!!!