Salida a Arritxulo

> Portada > Salidas > Salida a Arritxulo

ARRITXULOKO IRTEERA

 

Urria hasi eta txango polita egin genuen. Autobusa hartu eta Arritxulorantz abiatu ginen. Aterpera iritsi eta segituan konturatu ginen basoz inguratuta geundela. Eguzkiaren argia aprobetxatuz bueltatxo bat eman genuen pinuen artean (meriendak jan ondoren, noski!)

Jolasean aritu ondoren afaltzera joan ginen. Mahaiak jartzen ibili ginen. Denon artean segituan prestatu genituen eta sabela betetzen hasi ginen.

Oheratzea……………beno, hamabitako “toque de queda” izan genuen eta zintzo-zintzo isiltzen joan ginen.

Gosaria zortzi eta erditako hartu eta menditik ibiltzera joan ginen. Nolako aldapak!! Hiru ordu eman genituen jo ta ke. Aterpera iritsi, komunetik pasa eta bazkaltzera ziztu bizian joan ginen. Makarroiak, solomoa, patatak eta elatua !!! Hori bai zortea!! 

Autobusaren zain geundela, jolasean, eskalatzen eta album-ak betetzen aritu ginen.

Nolako bi egun igaro genituen!!!