4.LH:Lesakan bi egun eta gau bat

Urtero bezala, 4.mailakoak Lesakan izan ginen. Lehenengo Bertizetik pasa ginen eta hango landareak ezagutzeko gimkana jokoa prestatu ziguten. Primeran pasa genuen, gainera eguraldiak lagundu zigun ondo pasatzeko eta ikasteko. Gero gogo handiz Lesakara joan ginen. Han bazkaldu eta jolastu ginen. Gero , menditik buelta bat eman genuen Igantziraino. Zorte izan genuen eta jaiak zirenez puzgarrietan ibili ginen. Lesakara oso nekatuta iritsi ginen eta gauean pelikula bat ikusi nahi genuen baina arazo teknikoak izan genituen eta logeletan jolastu genuen.

Hurrengo egunean, orientazio joko bat prestatu ziguten Lesaka ezagutzeko.   Ondoren parke batean jolastu, bazkaldu eta plazarantz abiatu ginen autobusaren bila. Berehala pasa zitzaigun denbora !!