2.LH: Donostiara irteera

Urriaren 19an, L.Hko 2. mailako ikasleak eta irakasleak irteera bikaina egin genuen, Donostian, hain zuzen ere! Zorte handia izan genuen, eguraldi ona egin zigulako.

Goizean, hondartzatik paseatu genuen eta Miramar jauregian hamaiketakoa hartu genuen. Barandilako lorea ikusi eta gero Udaletxe eta Bretxatik pasa ginen. Kursaal ikusi, zubiak pasa eta Cristina–enea parkean jolastu eta Tabakaleran bazkaldu genuen.

Hurrengo urtean ere, antzeko irteeraren bat egitea espero dugu, denok benetan ondo pasa baikenuen!