Musika Entzunaldia Mary Ward-en

Lehendabiziko aldiz, ikastetxetik kanpo instrumentu bat jotzen duten umeekin entzunaldi bat egin genuen eskolan. LH 2, 3 eta 4. mailako 16 umek, beldurrik gabe eta gustu handiz, Lehen Hezkuntza osoarentzat, hala nola irakasle eta eskolako langileentzat, eurek aukeratutako pieza bat jo zuten. Entzunaldiari amaiera emateko LH6 eta DBH 1 eta 2. mailako ikasleek musikako klasean prestaturiko pieza batzuk interpretatu zituzten. Emaitza bikaina izan zen, instrumentu ezberdinak ezagutzeaz aparte asko disfrutatu genuen. Gainera, DBHko ikasle batzuek power point bikain bat prestatu ziguten pantailan jartzeko. Mila esker guztioi, errepikatuko degu!

 

Hurrengo estekan argazki eta bideoak dituzue ikusgarri

 

Programa