Kontzertu pedagogikoa LH2

Urtero bezala, aurten ere LH2ko ikasleak Egiara joan gara kontzertu pedagogikoan parte hartzera. Oraingo honetan haizezko instrumentoak, bai egurrezkoak eta baita ere metalezkoak ezagutu ditugu, beraien desberdintasunak eta jotzeko teknika. Oso dibertigarria izan da txalometroa erabiliz txalo zaparrada neurtu dutelako eta horrela tuba txapelduna izan delako.
Datorren kurtsoan berriro ere joatea espero dugu.