Eroskira bisita LH3A

Apirilaren 10ean,asteartea, LH 3Ako ikasleak Donostiako Arcco merkatal zentruko Eroski supermerkatura joan ginen.

Gaia landua genuen joan baino lehen “Hazteko energia” programaren bitartez.

Bertan, elikagaien etiketak ondo aztertu genituen (osagaiak, mantenugaiak, iraungitze data,…) eta dieta osasungarri batetako irizpideak adierazi zizkiguten. Ondoren, guzti hori kontuan hartuz, erosketa batzuk egin behar izan genituen.

 

Oso dibertigarria izan zen!