FIESTA PRIMAVERA 2017

FIESTA DE PRIMAVERA

Aurten ere Udaberriko festa ospatu dugu eskolan. Egun euritsua tokatu zitzaigun baina, behintzat, dantzak kanpoan egiteko aukera izan genuen.

Igandeko emanaldiak eskolako gaiei buruz izan ziren. Hirugarren zikloan natur zientziari buruz, bigarren ziklokoak soinketari buruz, lehen ziklokoak alemanari buruz eta Haur Hezkuntzakoak gelan dituzten maskotak erabili zituzten lelo bezala.

Urtero bezala tonbolan sari ugari atera ziren eta tabernan ere gurasoek ekarritako patata tortila eta beste hainbat gauza gozatzeko izan genituen. Festa hauetan klasikoa den patata tortila leihaketa ere ospatu zen.

Gurasoen eta irakasleen bazkariarekin joan zitzaigun igandea.